Hasierari begirada

70. hamarkadaren amaieran, heroinaren kontsumoa azkar zabaltzen ari zen eta ondorioz, hainbat familia drogen abusuak eragindako arazoekin topatu ziren, une hartan ia informaziorik ez zegoen eta gutxiago asistentzia eta tratamendura bideratutako programak, ez drogazaleentzat ez beraientzat familientzat.

Baliabide egokien ezaren aurrean eta seme-alaba drogazalei laguntza eskaintzeko aurkitzen zituzten zailtasunen aurrean, aita eta amez osatutako talde txiki batek Fernando Ibarreta eta haren emaztea zen Elvira Fanlok abiaratu zuten ekimen aitzindariarekin bat egin zuten. Berehala, medikuntza, psikologia…arloko profesionalen laguntza izan zuten berehala. Horrela ba, 1980. urteko udazkenean, AGIPAD sortu zuten, 300 bazkidetik gora ditu eta egun arte mantendu diren printzipio irmoekin jaio zen, bere nortasunaren alderdirik funtzeskoenak direlarik:

  • Drogen abusuak eragiten dituen arazoen tratamendu profesionala eta integrala, ikerketa eta prebentzioarekin zerikusia dutenak eta drogazale eta haien familien tratamendua eta prebentzioarekin lotzen direnak.
  • Sare komunitarioaren barne dagoen baliabidea eta zerbitzu publikoa.

Formalki eratu zenetik bi urtera, 1982. urtean, Aurrezki Kutxak (gaur Kutxa) utzitako lokaletan hasi zen lanean, Egiako auzoan, bazkide kopurua areagotzen ari zen eta egitura profesionala sendotzen, dena egiteko zegoen arlo batean oso lan zehatza garatzen ari zen.

Esku-hartze ildoak, denborarekin gaur egun ezagutzen ditugun zerbitzu eta programetan bihurtuko zirenak, lokal haietan hasi ziren itxura hartzen. Prebentzio arloan lan egiten zen jadanik, drogazaleei arreta anbulatorioa eskaintzen zitzaien, familiei ere arreta eskaintzen zitzaien.

1982. urtea garrantzitsua izan zen, Haize-Gain Komunitate Terapeutikoa urte horretan sortu zelako, Oiartzungo Udalak Foru Aldundiari utzi zion baserri batean ezarri zuen AGIPADek komunitatea. Egun, EAEn funtzionamenduan dagoen komunitaterik antzinakoena da eta Estatuko lehenetarikoa izan zen.

1985 eta 1990 bitartean, AGIPADeko programa eta zerbitzuak egituratzen joan ziren, nazioko eta nazioarteko organismoetan integratzen joan zen eta profesionalen taldea eta erabiltzaileen kopurua areagotu ziren, sare komunitarioak ere etengabe garatzen ari ziren.

1990. hamarkadan, Haize-Gain komunitate Terapeutikoarentzako eraikuntza berri batekin eta lokala berriak Amarako auzoan, hauek ere Kutxak utzitakoak, AGIPADeko baliabideak bere zerbitzuak eskaintzeko hobetzen zoazten eta aldi berean, drogamenpekotasunen fenomenoan aldaketa nabarmenak sumatzen ziren – arrisku pertzepzioa eta alarma soziala murrizten ari zen, sustantzia berriak agertu ziren eta drogazaleen profila aldatzen ari zen…- ondorioz AGIPADek erabateko moldatzen lana egin behar du helburu nagusia betetzeko: erabiltzaileei ahalik eta zerbitzurik eraginkorrena eskaini.

AGIPADeko Haize-Gain Komunitate Terapeutikoaren 30. urteurrena ospatzeko bideoa.