TRATAMENDU ANBULATORIOA
Duela 25 urte goratik dago funtzionamenduan Tratamendu Anbulatorioko Zerbitzua., esperientzia handiko psikologo klinikoak, psikoterapeutak eta psikiatra batek osatzen dute taldea.
FAMILIAKO PARTEHARTZEA
Familiako Terapian eta drogamendekotasunetan espezialistak diren hiru profesionalek osatzen dute taldea. Adikzio mota desberdinak dituzten pertsonen senitartekoei aholkularitza eskaintzen esperientzia zabala dute.
HAURTXOAK TRATAMENDURAKO EGOITZA ZENTROA
Arrisku egoeran dauden edo gizarte bazterketa jasatzen duten emakumeei zuzendutako tratamendu programa, egoitza erregimenean (tratu txarrak, mendekotasunak, gurasotasun gaitasunak…), haurdun daudenak edo 0 eta 5 urteko haurrak dituztenak.
HAIZE-GAIN KOMUNITATE TERAPEUTIKOA
Haize-Gain Komunitate Terapeutikoa, Estatuko komunitate multzoan aitzindaria dena, 1982. urtean sortu zen, Oiartzungo Udala Gipuzkoako Foru Aldundiari utzi zion baserri batean.