Irabazi asmorik gabeko erakundea gara

AGIPAD, Drogen abusuaren Ikerketa eta Prebentziorako Gipuzkoar Elkartea, irabazi-asmorik gabekoa, apolitikoa eta akonfesionala, 1980. urtean sortutakoa, helbururik garrantzitsuena Ikerketa, Prebentzioa eta gizarte-bazterketan aurkitzen diren eta batez ere drogengatik kaltetuak izan diren pertsonen alde tratamendua eta lan profesionala egitea da. Lan hau profesional, bazkide, boluntarioen babesarekin, baita erakunde eta baliabide komunitarioen elkarlankidetzan egiten da.

Zerbitzu desberdinetako sarrera boluntarioa da eta edozein pertsona edo kolektibora irekita dago.

Erakunde desberdinekin hitzartuta daude Zerbitzuak eta Gipuzkoako Gizarte Zerbitzuko eta osasun arloko sarearen barnean daude eta lana beti profesional espezializatuekin egiten da. Asistentzia banakakoa da eta denon partaidetza eskatzen du: profesionalak, erabiltzaileak, familiarrak eta giza-agenteak, baliabide komunitarioekin koordinazioan, kasu bakoitzaren arabera.

Kalitatearekin konpromisoa

Kalitateko Kudeaketa Sistema ezartzeko lanetan 2002. urtean hasi zen Agipad,Foru Aldundiak egindako proposamenari jaramon eginez. AGIPADeko langile taldeari eta Zerbitzu/Programei zuzendutako prestakuntzaren ondoren, ereduaren kontzeptuak barneratzen eta zabaltzen goaz, horrela 2004-2007 Plan Estrategikoa landu genuenean, plan beraren planteamenduarekin batera kalitatea ere barnean sartu genuen.

Urtero autoebaluazioak egiten jarraitu genuen eta Kalitatearekin Konpromisu Diploma lortu ditugu, Euskalitek emandakoak, 2006 eta 2008. Urtean. Plan estrategiko berrien lanketekin, 2008-2011/ 2012-2015 eta Kalitatean hobetzen joateko, helburu hauek proposatzen eta mantentzen jarraitzen dugu:
– Elkartean eredua zabaldu, sensibilizazioa eta Kalitatean formazioa bultzatuz.
– Zehaztuatako prozesuen bidez lanean jarraitu.
– Etorkizun batean beste Kalitate sari batzuk lortzearen alde lanean jarraituko dugu.
– Guzti honengatik, eta ondorengo urteetan, bikaintasunaren alde lan egitera konprometitzen gara, gure kudeatzeko era hobetzen joateko.

AGIPADeko Organigrama

Gobernu Batzordea

Presidentea

Fernando Ibarreta Fanlo

Presidenteordea

Ane Goikoetxea Etxeberria

Idazkaria

Fernando Revueltas Mendoza

Diruzaina

Alberto López Michelena

Bokalak

Pedro Esnaola Latasa
Román Sudupe Olaizola
José Luis Ruiz de Munain
Raimundo Santiago Caracho
Iñigo Aristegui Tello