Haize-Gain Komunitate Terapeutikoa
Haize-Gain Komunitate Terapeutikoa, Estatuko Komunitate Terapeutikoen multzoan aitzindaria eta bide-erakuslea izan dena, 1982. urtean abiaratu zen Oiartzungo Udalak Gipuzkoako Foru Aldundiari lagatako baserri batean. Guztiz irizpide profesionaletan oinarrituta sortu zen eta horrela funtzionatzen du gaur egun toxikomanien profil berrietara eboluzionatzen eta egokitzen joan den eredu baten arabera.
AGIPADeko Komunitate Terapeutikoko Zerbitzuak, Haize-Gain, Oiartzunen kokatzen dena, Artikutzako parke naturalean, egoitza erregimenean eta Eguneko Zentroan oinarritzen den tratamendua eskaintzen du gaur egun, drogen kontsumo arazotsuengatik kaltetuak izan diren pertsonei zuzenduta batez ere, jarduera psikoterapeutiko eta soziohezitzaileen bidez, gainontzeko baliabide komunitarioekin koordinazioan eta gizarteratze egokiena bilatuz.
Haize-Gain Komunitate Terapeutikoa asistentziazko sare publikoaren barne dago eta EAEn doako arreta eskaintzen du. 13 langile daude, Psikologoak, Gizarte Langileak eta Hezitzaileak gehienak, kolaboratzaileak eta boluntarioak ere bai.
La Comunidad Terapéutica Haize-Gain está integrada en la red asistencial pública y presta atención gratuita en la CAPV. Cuenta con 13 trabajadores/as entre psicólogos/as, trabajadores/as sociales y educadores/as, básicamente, además de colaboradores y voluntariado.
Haize-Gainek tratamendu moldakorra eta iraupen aldakorreko aukera mahaigaineratzen du, erabiltzaile bakoitzaren ezaugarrietara egokitzen dena.
Hiru ibilbide ditu eskaintzen dugun Zerbitzuak:
Eskaera artatzen da, ebaluatu eta diagnostikoa egiteko prestatzen da, tratamendurako proposamena egin ahal izateko, Egoitzarako, Eguneko Zentrorako edo beste Zerbitzu batzuetako, AGIPADen barruan edo sare soziosanitarioaren barnean.
Urte guztian irekita, beren ezaugarriengatik euste handiagoa behar duten pertsonentzat. Gizarteratzea ohiko ingurunean jarraitzen da modu anbulatorian.
Ohiko ingurunetik denboraldi baterako urruntzerik behar ez duten (edo ezin dute) pertsonentzat.
AGIPADeko Haize-Gain Komunitate Terapeutikoaren 30. urteurrena ospatzeko bideoa.