AGIPADek eta Orona Fundazioak jardunaldia ospatuko dute bihar nerabeekin, aisialdiaren erabilera kirolaren bidez hausnartzeko.
AGIPADeko Prebentzio Zerbitzuko arduradunarentzat “gazte foro honekin, alde batetik, kirolak aisialdi alternatiba bezala duen funtzioari buruz hausnartu nahi dugu eta kirola egiteak balioak bereganatzeko duen garrantzia, nerabeen heldutasun psikoafektiboa lortzeko”. Zentzu honetan, AGIPADek hezkuntza eta prestaketa planetan heziketa fisikoa eta eskola kirolarentzako arreta gehiago eskatzen du, gazteengan bizimodu aktibo eta osasuntsuak ezartzeko gune egokiak direla behin eta berriro frogatzen delako.
Markel Alberdi eta Ander Romarate kirolarien esperientziak
Bi zatitan banatuko da jardunaldia. Lehenengoan, ikasleek Markel Alberdi eta Ander Romarate igerilariek ezagutzeko aukera izango dute, eliteko kirolari bezala duten esperientziari buruz jardungo dira, ikastaldiak bere bizian suposatu dietena eta nerabe zirenean nola bateratu ahal izan zuten aisialdia eta kirola. Bi kirolariak, eibartarrak biak, erreferenteak dira bere kirol-ibilbidean. Markel 50 libreko Udako Espainiako txapelduna da, udaberriko Nazionalean 50 libreko brontzea, 100 libretan txapeldunordea eta 100 libretan bere Espainiako errekorra haustea lortu zuen. Ander Romaratek Londres 2012. urteko Joko Paralinpikoetan parte hartu zuen eta bi diploma lortu zituen. Argi dute esperientzia hauek ikasteko balio izan dietela eta MAR-Sharing Values proiektuaren bidez gizarteari erakutsi nahi dizkiete.
Bigarren zatia parte hartzaileagoa eta gogoetatsuagoa izango da, eztabaida-taldeak sortuko dira eta partaideek beraien konklusioak aterako dituzte. Markel eta Ander lan-talde guztietatik pasako dira, AGIPADeko prebentzio zerbitzuko teknikari batekin eta honek dinamizatuko ditu taldeak eta ateratzen diren eduki guztiak bilduko ditu, eta azkenik, azken konklusioak aterako dira eta partaide guztien aurrean irakurriko dira.
Orona Fundazioa eta AGIPADen arteko lankidetza
Bi erakundeen arteko lankidetzapean kokatzen da ekintza hau. Orona Fundazioak heziketa agenteekin, gizartekoak, kirol mundukoak, kulturakoak, sozioekonomikoak eta erakundearteko agenteekin topaketa guneak sortzea bilatzen du, ezaguerak eta esperientziak elkartrukatzeko asmoarekin, ORONAren kulturarekin bat egingo dutenak, gizartearen garapena sustatuz.
AGIPADen berriz, Ikerketa eta Prebentzio Zerbitzua 1986. urtetik darama lanean, pertsonen garapen pertsonala eta soziala galarazten edo zailtzen duten drogen abusua eta beste arrisku jokaerak prebenitzeko helburuarekin. Horretarako, diziplina anitzeko taldeak lan egiten du, bereziki arriskuak murrizteko heziketa eta bitartekarien formakuntzan oinarritzen diren estrategia prebentiboak garatzen. Zerbitzu honek 7.000 pertsonengan izan zuen eragina iaz, gurasoekin, irakasleekin, gazte, nerabe eta bitartekariekin egindako lanari esker.