Alkoholik Gabeko Munduko Eguna
Alkoholik Gabeko Munduko egunak, bihar azaroaren 15ean ospatuko denak, alkoholaren abusuaren aurrean estrategia prebentiboetan azpimarratzearen beharra agerian jartzen du. AGIPADetik (Drogen Abusuaren Ikerketa eta Prebentziorako Gipuzkoar Elkartea) egun hau 2019ko azken hamar hilabeteei dagozkion datuen balantzea egiteko aprobetxatu nahi dugu, gure Elkartean tratamendua hasi edo jarraitzen duten pertsonei dagozkienak.
Datu orokorren arabera, alkohola azaltzen da droga nagusia bezala tratamendua eskatzen dutenen artean, hala ere, sexuaren arabera desberdintasunak nabarmentzen dira.
AGIPADeko zerbitzuak eskatzen dituzten eta adikzioa alkoholari dutenen emakumeen kopurua %40ean kokatzen da, beste aldean arazo berdinarengatik gizonezkoen kopurua %24aren inguruan dago. Kokaina eta kanabisa alkoholaren gainetik daude gizonezkoek egiten dituzten tratamendu-eskaeretan.
Aipatu behar dugu hala ere, aurtengo datuen zenbakiak, alkoholarekin egiten diren kontsumo arazotsuengatik Agipaden tratamendua eskatzen dutenen datuak, iazkoen oso antzekoak direla, emakume zein gizonetan, ez da iaz hautematu zen igoerarik egon, aipatutako substantziarengatik tratamendua jaso zuten emakumeen kopuruak %30eko gorakada izan zuen iaz.
Adina eta kontsumo urteak
Azken urte hauetan ez da aldaketa handiegirik egon alkoholaren adikzioarengatik AGIPADen tratamendua jasotzen duten pertsonen adinean. Bi sexutan, gehienak 40 urtetik gorakoak dira, hala ere, aurten 30 eta 40 urteko adin tarte horretan areagotze arina egon dela aipatu behar dugu, emakume zein gizonetan.
Kontsumo-denborari dagokionez, gizonezko (%71) eta emakume (%67) gehienek
15 urte goratik kontsumitu dute AGIPADen tratamendua eskatu aurretik. Datuek horrela diote baina hala ere, aintzat hartzekoa da urte bat eta hamar urteko tarte horretan desberdintasunak daudela, tratamendua hastea erabakitzen duten emakumeen portzentajea gizonezkoena baino dezente handiagoa da.
Alkoholaren programa espezifikoa
AGIPADek urte asko daramatza, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin, alkoholarekin arazoak dituzten pertsonei arreta espezializatua eskaintzen, arazozko kontsumoak eta mendekotasuna. Psikoterapia pertsonalizatuen bidez, bizi-kalitatea eta bizi estiloak hobetu nahi dira, abstinentzia lortzeko edo arrisku gutxiagoko kontsumoak egiteko. Programa hau nerabe, pertsona helduei eta hauen senitartekoei zuzentzen da, tratamendua jasotzen ari den pertsonarekin, hainbat arrazoiengatik, erlazioa duten profesionalei ere bai.
Prebentzioa nerabezaroan
AGIPADeko Prebentzio taldeak hiru hamarkada daramatza alkoholaren abusuaren inguruan prebentzio programak garatzen, Gipuzkoako hezkuntza arloan batez ere.
Aurtengo prebentzio kanpainak, irailean hasi zenak, Bigarren Hezkuntzako 40 ikastetxetik gora bilduko ditu eta ekintza eta jarduera prebentiboak jorratuko dira, ikasle, irakasle eta familiek parte hartuko dute.