Egoitza erregimeneko Haurtxoak Zentroa
Egoitza erregimeneko tratamendu programa, arrisku egoeran edo gizarte bazterketa jasatzeko arriskuan dauden emakumeei zuzentzen dena (adikzioak, tratu txarrak, menpekotasunak, gurasotasun- gaitasunak etab.), haurdun daudenak eta/edo 0 eta 5 urte bitarteko seme-alabak dituztenak, baita haurren babesgabetasun maila desberdinak. Jarduera psikoterapeutiko eta hezitzaileen bidez garatzen da, amarekin eta haurrarekin, beste baliabide komunitarioekin koordinazioan eta gizarteratze egokiena sustatuz.
Haurtxoak Tratamenduko egoitza-zentroa asistentziako sare publikoaren barne kokatzen da, EAE doako arreta eskaintzen du eta Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritza finanzatzen dute. Donostiako hirian kokatzen da, 12 plaza publiko daude bertan. 10 profesionalek osatzen dute lan-taldea eta 2007. urtean hasi zuen bere ibilaldia.
Programaren helburuak
Abordatze multidiziplinarra eta integralaren bidez, bi helburu dira lortu nahi direnak. Alde batetik, ama bere egoera pertsonalean egonkortzea eta betetik, amari gaitasunak eskaini bere seme-alabaren beharrei era egokian erantzuteko, babesgabetasun hori desagertu dezan, atxikimendu segurua lortzen lagunduz eta adingabekoarekiko amatasun funtzio egokia lortuz.