Tratamendu anbulatorioa

Tratamendu Anbulatorioko Zerbitzua, (ohiko ingurunean egiten den tratamendua) duela 25 urte goratik funtzionamenduan dagoen zerbitzua da, urte askotako esperientzia eta prestakuntza zabala duten psikologo klinikoak, psikoterapeutak eta psikiatra batek osatzen dute lan-taldea.

Nola lan egiten dugu?

Helburuak hauek dira:

  • Informazioa eta orientazioa
  • Arreta biopsikosoziala
  • Drogazaleen tratamendua ohiko ingurunean
  • Nerabe eta hauen familien tratamendua, egoera arazotsuak agertzen diren testuinguruena ere bai
  • Krisialdi eta berrerortzetan esku-hartzeak
  • Babesa egoera judizialak, lanekoak, prestakuntzakoak gainbegiratzeko
  • Baliabide komunitarioen sentsibilizazioa.

Gure metodoak errespetuan eta gure lanbideko Kode Deontologikoaren kunplimenduan oinarritzen dira.

Drogen kontsumoei lotuta dauden arazoen tratamenduan eraginkortasuna erakutsi duten teknikak aplikatzen ditugu, eskaintzen dugun arreta psikologikoa eta sozialean eta psikiatrikoa ere bai beharrezkoa denean, eta proposatzen dugu:

  • Banakako, bikoteko eta/edo familiako psikoterapia
  • Krisialdi garrantzitsuen tratamendua
  • Berrerortzetan tratamendua
  • Babeserako terapiak
  • Tratamendu farmacologikoa

Esku-hartzeak

  • Modu anbulatorioan. Pertsonek ohiko ingurunean bizitzen jarraitzen dute
  • Modu konfidentzialean eta pertsonalizatua
  • Erabiltzailearekin adostutako kontratu terapeutiko batekin
  • Beharrei egokitutako tratamendu denborarekin
  • Agipadeko beste zerbitzuekin osatuz eta koordinazio zuzenean
  • Sareko beste profesional eta zerbitzu komunitarioekin koordinazioan

Nori zuzentzen gara?

Informazioa eta orientazioa nahi duten pertsonei: aita eta amak, profesionalak…
Kontsumo arazotsuak egiten dituzten edo drogazaletasuna dutenei: alkohola, kokaina, anfetaminak, kanabis, heroina etab.
Drogak kontsumitzen dituztenen eta kaltetuak izan diren inguruakoak.
Nerabeak, hauen familiak edo hurbilekoak, drogen kontsumoengatik arazoak dituztenak.
Komunitateko zerbitzuei eta bereziki, soziosanitarioak publikoak zein pribatuak, drogen kontsumoekin arazoak dituzten pertsonak artatzen dituztenak.

Zerbitzuaren kokalekua